Jatetxea

Rekondo egi bihurtutako ametsa da. Ilusioa eta lana lagun izan ditugun borroka urte askoren fruitua da."

Lourdes Rekondo

Produktua

Produktua, sukaldaritza onaren gakoa, gure suetako protagonista da.

Arduraz hautatutako langileak ditugu eta inguru honetako lehengairik onenak gure plateren oinarria dira, horrela, Euskal Herriko jateko zaletasunaren jatorrira eramateko gai diren zaporeak lortzen ditugu.

Produktu tradizionalagatik, egunero inguruan daukagunagatik, eta hornitzailearekin egiten dugun lanagatik apustu egiten dugu. Bitartekaririk gabe. Horrela, gure plateren elaborazioaren puntu perfektua eta mahaikideen poztasuna bermatzen dugu.

Jatetxea Rekondo

Denok daukagu bizitza pasa ahala osatzen dugun zapore erregistro bat eta lehengaia tratatzerako orduan erakusten dugun errespetuari esker, sukaldaritza baino haratago doazen oroitzapenak gogorarazteko gai gara.

Eremuak

Rekondoko mahaietako batean esertzen denak oroimenean betirako gordeko den esperientzia zoragarria eta paregabekoa bizi du.

Munduko bazter berdingabeak, izaeraz eta magiaz inguraturik. Terraza ikusgarria, Kontxako badiarako bistak dituena, Rekondo osatzen duten beste esparruetarako sarrera da.

Jatetxearen hormek neurrira prestatutako menuak dituzten ospakizun ezberdinak ikusi izan dituzte. Momentu oro perfekzioa bilatzen dugu.

Chefa

Iñaki Arrieta

Anonimatuan mantendu nahi duen aholkulari baten oroitzapen etengabea. Jatearen zale txikitatik, mahai inguruan esertzea gustuko zuen familia bati esker. Sukaldaritza bere bokazioa da, bere bizimodua, gauzak adierazteko duen modua. Azken finean, bere mundua.

Iñaki Arrieta 12 urte baino gehiago eman ditu Rekondoko suen agintaritzan. Sukaldari talde bikain baten buru da, gaztetasuna eta esperientziaren nahastura dena, eta beren ahaleginari esker sorkuntza bakoitza arrakastatsua da.

Euskal gastronomiaren jatorritzat hartzen zuen honetan parte hartzearekin amets egin du beti. Urte guzti hauetan egin dugun lanari esker, gaur egun familia handi honen parte sentitzen naiz.

Iñaki Arrieta

Sukaldea

Jatetxea Rekondo
Jatetxea Rekondo

Tradizioa eta gaurkotasuna dira Rekondoko mahairen batean esertzen diren oroimenean mantenduko diren zapore paregabeen sormenaren jatorria.

Familia-jatetxe bat izanik gertutasuna eskaintzen dugu eta, beraz, xehetasun bakoitza arretaz behatu eta plater bakoitza kontu handiz zaindu dezakegu, mahaikideek gozatu dezaten. Egunero gure etxeko ateak irekitzerakoan atsedenik gabe bilatzen dugun helburua da.

Ahamen bakoitzean, gure gonbidatuak Donostiako gastronomia-ibilbideko zaporerik eta testurarik aldarrikatuenetarikoen parte dira.

Jatetxea Rekondo
Jatetxea Rekondo
Jatetxea Rekondo
Jatetxea Rekondo

Mahai baten, suaren edo txingarren inguruan igarotzen da denbora Rekondon. Bere gastronomia gogoragarriak eta upeltegi zoragarriak urtero munduko toki guztietako jendea erakartzen dute Igeldo mendiaren hegalean kokapen paregabeaz eta Donostiako badiako ikuspegi zoragarriez gozatzeko.